Enoturismoa
ENOTURISMOA
Ardoaren eta txakolinaren mundua interesatzen bazaizu, anima zaitez gehiago jakitera, goza ezazu esperientzia ahaztezin batez gure upeltegian eta bere ingurunean, txakolina egiteko dugun prozesua ikasiko duzu, eta bisita amaitzeko, gure ardoak eta gure euskal gastronomia dastatuko dituzu.
Zatoz eta gozatu egun borobil batez!

Iristen zaretenean, eraikinaren terrazan elkartuko gara, eta handik, upategiaren historia azalduko dizuegu, inguratzen duen paisaia, inguruko herrietako bitxikiriekin.
Ondoren, gure mahastien, landareen eta mahatsen azalpen sakona emango dizuegu, eta upategi barrura joango gara txakolina nola ekoizten dugun eta horretarako erabiltzen ditugun sistema bereziak azaltzeko.
Amaitzeko, gure ardo ezberdinen dastaketa eta aperitibo bikaina egingo ditugu.
ZURE ESPERIENTZIA AUKERATU!
Mahastiak, upategia, ingurunea eta gure baratza propioa ezagutuko dituzu. Gure ardoen dastaketa ekintzak, lurreko produktuekin egiten ditugun aperotiboak edo esperientzia gastronomikoak upategiko jatetxean.

Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea. Bisita egunak: galdetzeke
24 ordu baino gutxiagoko erreserbak telefonoz baino ez dira onartuko +34 943 142 709
Zalantzak eta kontsultak
Edozein zalantza edo kontsulta baduzu hurrengo formularioa bete eta ahal den azkarren erantzungo dizugu