Carrito

Ekitaldi eta Ezteiak

Ekitaldi eta Ezteiak

Historiak, arkitekturak eta Hika Txakolindegiaren kokapenak aukera pertsonalizatu ugari eskaintzen dizkigute zuen ekitaldia egiteko, ezkontza, ekitaldi partikularra edo enpresakoa izan. Villabona-Amasa udalerrian gaude. Donostiatik 20 kilometrora eta Tolosa mugakide duen herri txiki eta polita, Oria ibaiaren haranean, Gazume eta Uzturre mendietatik gertu, Gipuzkoan, Euskal Herrian.

Gipuzkoako paisaia ikusgarrienetako batez inguratuko gara, diseinu modernoko eraikin batekin eta mahasti zoragarrien artean. Lursail pribatu eta esklusiboa da, eta kokapen erosoa du. Donostiatik 20 minutura eta Tolosatik 15 minutura egongo gara. Hori dela eta, leku erosoa da guztiontzat, erraz iristen baita bide nagusietatik.

Lorategi zabalak koktel, lunch eta jaietarako. Upeltegiak aparkaleku pribatu zabala du. Zuen bizitzako egunik berezienetako bat dela sentiaraziko dizugu, bai zuei, bai zuen gonbidatuei.

HIKAk gune zabalak eskaintzen ditu ezkontza, aperitibo, bankete eta dantzarako, Hernio mendira begira ilunabar ikusgarriaz gozatzeko.

Ezkontzak

HIKAK eztei-zeremonia, aperitibo eta eztei-otoruntzarako eremu zabalak eskaintzen ditu, baita dantzaldia iluntzean Hernio mendira begira egiteko.

Bai zuri baita zure gonbidatuei ere, zuen bizitzako egun berezienetako bat sentiarazi nahi dizuegu

Ekitaldi Korporatiboak

Bere alderdi guztietan eskaintza berezi eta originala, ekitaldia egingo den eremuaz gain, bertaratutakoei eskainitako aisialdi eta entretenimendu aukerengatik.

Bodegak, egun-argia eta terraza pribatuak dituzten 2 areto zabal ditu. Ekitaldi korporatibo zein sozialentzat espazio paregabea, Euskal Herriko lasaitasun eta araztasunaz gozatzeko paisai ikusgarriez inguratua.

Ekitaldi txiki, ertain zein handiak ospatzeko ingurune paregabea eskaintzen dugu, 150 pertsonentzako espazioarekin, lorategi zabal eta atari zabaleko guneekin, koktelak, lunch-ak eta edozein motatako festak ospatzeko.

Gainera, parte-hartzaileentzako aparkaleku pribatu handia dugu.

Kontsultaren bat?

Edozein proposamen edo zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan

    *Datos obligatorios

    AZKEN EZTEIAK

    • MARIA & ISAAC

      Maria & Isaac una pareja divertida y encantadora, dieron el SI quiero acompañados de sus grandes amigos y familiares en nuestra bodega HIKA....

    • MIREIA & BEÑAT

      Mireia y Beñat organizaron su boda al aire libre en Hika Txakolindegia, en una ceremonia de tarde y una cena a la luz de las velas. Como fotógrafos de boda del país vasco, nos sorprendieron desde e...

    BODAS

    AZKEN EKITALDIAK

    EVENTOS