Carrito

Blog

HIKA Gastronomikok bi Sol eskuratu ditu Repsol Gidan

  |   Gastronomiko by Roberto Ruiz

Roberto Ruizek zuzentzen duen gure Upategiko Jatetxeak, HIKA Gastronomikok, BI SOL eskuratu ditu gertutasuneko produktuan egiten duen apustuagatik eta suaren bai egur sukaldearen erabilera onaren bitartez, elaborazio errazak, laburrak, oinarri tradizionalekoak eta denboraldiko profil nabarmenekoak eskaintzen dituelako.

Amelia, Hika eta Rekondo jatetxeek bigarren Sol-a lortu dute Gipuzkoarentzat uzta ona izan den batean. Repsol Gidaren 2 Sol berriak nortasun propio nabarmena duten proposamen sendoengatik nabarmentzen dira, non sustraitzeak, modernitateak eta inguruan dituzten paisaiek plater bakoitza probatzearekin bakarrik kokatzen zaituzten. Kartek geldirik ez dagoen sukaldearen gaurkotasuna islatzen dute.

ROBERTO RUIZ

Roberto Ruizek hartu zuen gure txakolin upeltegiko gastronomia atalaren gidaritza, 25 urte eta gero ‘Tolosako Frontoia’ jatetxean izandako etapa bukatuta. Bertan ospetsu egin zen, bere sakramentuek lagunduriko babarrun gorri xamur eta gozoenak prestatzeko orduan zuen trebetasunagatik. Lekale autoktonoak, jakina, abentura berri honetan ere badu tokia, baina euskal sukaldaritza tradizionalaren beste prestaketa erraz eta zaporetsu batzuekin zabaltzen da proposamena. Abangoardiako ukituez gain zazpi hektareako mahastiz inguratutako jangelaz gozatzeko aukera dago.

ALICANTE GALA 2023

Repsol Gidaren Sol sarien banaketa joan den otsailean egin zen Alacanteko Diputazioaren Auditorioan (ADDA), “Sukaldeak betetzen gaitu” lelopean.

Alacanteko Auditorioan, Espainiako chef bilkurarik handienean, mahaikide bihurtu ziren sukaldariak. Poza, emozioa, algarak eta merezitako sariak izan ziren 2023ko Repsol Gidako Sol sariak banatzeko muntatutako jatetxe handian zerbitzatu ziren plateren osagai nagusiak.
+INFO GUIA REPSOL

“Repsol Gidako 101 Sol berriak emateak gastronomia nazionalak bizi duen une bikaina egiaztatzen du. Espainia nazioartean aintzatetsitako potentzia gastronomikoa da, eta munduari ezagutarazteko ahalmen handia du oraindik. Ziur egon Repsol Gidatik sektore turistiko eta gastronomiko nazionala gero eta indartsuagoa eta ezagunagoa egiten lagundu nahi dugula “- Antonio Brufau Repsoleko presidentea

Horretaz oso harro eskerrak eman nahi dizkizuegu denoi zorionak eman eta egunerokotasunean ematen diguzuen konfiantzagatik. SOL saria denona da eta zuek gabe ez litzateke posible izango.

Beste albiste batzuetartako esteka uzten dizuegu informazio gehiago eskuratu nahi baduzue

guiarepsol.com/gala2023

guiarepsol.com/hika-gastronomiko

diariovasco.com/gastronomia/segundo-sol-guia-repsol